Noski, eskerrak eman nahi dizkiet ere elkarteko Zuzendaritza eta bazkideei, lankideei, herriko haur, gazte eta gurasoei, euskalgintzari eta eragile zein Udaleko kideei. Bihotzez.
Baina nabarmentzekotan norbait, Joxemari Muxika nabarmendu nahiko nuke. 23 urteko gazte moko batekin euskaltzale elkarteen, euskalgintzaren eta herrigintzaren inguruko ezagutza luzea konpartitzearren. Pazientzia handiz eta irizpide jakintsuz gidatu ninduzun Txatxilipurdiko lehendakari izan zinen bitartean. Zorretan naiz zurekin.
Eskerrik asko, Joxemari, eta besarkada estua!
---------
Eneko Barberena
Arrasate