Balinda / Podemos

Barkatuko didate Ahal Dugu alderdikoek umetako hizkeraren txistea.

Balio baitit azaltzeko balinda berba irakasleei ematen zien amorrua beste hedatu zela ikaskideon artean eta antzeko zerbait jazo dela politikan ere: ustelkeriaren eta porrotaren aurkako amorrua beste ari baita hedatzen Iglesiasek gidatzen duen alderdia Raxoien gehiengo osoaren errautsetan.

Hainbatek, gure inguruan izan ez zuen eraginaren zilborrismoz, ez genuen ondo neurtu 15M mugimenduaren garrantzia. Badirudi zerbait aldatu dela Espainiar Estatuko politikan. Ebrotik behera esatera nindoan, baina akaso Arga ibaiaren ertzetan ere. Gurean ere indartsu sartu baitira. Fenomeno gaseosoa izan litekeela dioenik bada, iraganik eta programarik ez duenaren abantaila duela, espainiar politikak bizi duen kreditu faltaren aurrean azken itxaropena dela Ahal Dugu stablishmentarentzat... Nik dakidana da esanikoa betetzen badute (NATOtik irten, zorra ez ordaindu, ustelkeriaz garbitu Estatua...) etsai dezente egingo dituztela eta ahaleginak errespetua merezi duela. Zorte on. Kezkatzen nau euren definitu gabeko jarrerak hizkuntza/kultura minorizatu eta Espainiak preso dituen nazioekiko. 

Beldur naiz ez ote duten ezkerrak sarri egin izan ohi duen interpretazio okerra egingo eta berdintasuna diotenean uniformizazio hatsa jariatu. Galde Kaskarotenian, han badakite berdintasun txarto ulertu hori zeinen krudela den, zeinen iluna, zeinen hotza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak