Felipe VI. Dei Gratia

Maltzagatik bueltan, Telesforo Monzonek eguzkiaren gupidagabetasuna islatzen du azalean.

Giza katea ondo irten izanaren pozaz, zigarro-punta pasa dio alboan oinez duen Karlos Mahomari, Eibar lehen maila igotzearen mirariaz dihardute eta erdibana akzio bat erosteaz. Ez da bien presentziaz ohartu Juan Luis Bilbao, Batxi, zeinak mundu arranoen berri ematen duen blog arrakastatsuan.

Hirukotea baino aurrerago oinez doan Teresa Garciak behingoan adarra jo ahal izan dio gehienetan bihurri eta jostari den Txomin Iturberi, moztu dezala bibotea atoan, orain mototsa dela modan dagoena politikan. Gizonak purrustada egin dio, "denboraz ikusiko jonau olatuan zer dan aparra ta zer ure" emakumeak irribarre egiten duen bitartean.

Juanito Saizar gidaria zain dute autobus kanpoan, ostean denak Bergarako ekitaldira eraman behar ditu-eta. Koldo Izagirre esperoan da busaren lehen jarlekuan, marmarti, bere buruari esanaz "bide bazter hau ez da hiria ez ezer" eta parean mikroa harturik Xabier Saldiasek Latzenen Laztana abesten du tiroldar estiloan. 

Eta iruditzen zait kontakizun hau dela errealagoa, kabalagoa, bigarren trantsizio honekin egin nahi diguten tokomotxoa egiten uztea baino. Kakazaharraren bertsio berritua, Kakazaharra 2.0 besterik ez baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak