"Saski bete liburu"

Iragan igandean, Juan Luis Zabalak Berrian ekarri zuen...

... saski bete libururen zurrumurrua gurera, orbelpetik irten eta gure mahaietara iritsiko omen direnak. 60. hamarkada ate joka dator “tok”, “tok”, tok”, eta Joxanton Artzek 1987tik hona argitaraturiko lehen lana bi liburutan dakar. Koldo Izagirre ere badator zirika, hiriari poemak eskainiz, Bernardo Atxagak Nevadatik Obabari so egiten dion bitartean.

Uxue Alberdi ere doble heldu eta haurrentzat, adi bere Euli-giro ipuin liburuari,  Susakoek jada aurreratu dute ipuin bat sarean eta “mmmm”... Joan Mari Irigoienek Arma, tiro... bammm!” egin eta Joxean Agirre Veneziara doa ihesi, Xabier Montoiak badaezpada Felix Goñi abokatua kontratatu duen aldi berean. Aingeru Epaltzak Joanes Mailu bidali du espiatzera ea zertan den altzatarra...

Bizitza antzerki hutsa denez Antton Lukuk Libertitzeaz idatzi du, beti da freskoa baxenafartarraren ikuspuntua. Eta Sarasua ere iritsi da ertzeko zatietatik, oi Sarasua, Hiztunpolisaren 12 taulak Tiberreko muinoetan uztera. Azkenaldian zorrotz entzun dugu, euskalgintzaren estrategia falta salatuz eta gako interesgarriak utziz... 

Ah! Eta itzulpenetan Virginia Woolf, Sylvia Plath, Elias Canetti, Mo Yan (Jokin Zaitegi beka) gurera ekarri ditugu. Eta loak hartzear gaudela, Mitxel Murua, Pello Añorga, Amagoia Mujika, Leire Bilbao, Igor Elortza... gu berriz haur bihurtzeko laguntzeko prest daude. Itxura ederra du udazkenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak