"EAJ, PP eta UPyDri gutuna"

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Barberena Mondragon 2013ko otsailaren 20a

Egia esan, ezin esan sorpresaz harrapatu nauenik proposamenak.

Eta ez, ez nabil zaborraz... Haurreskolatan ezarri nahi den gaztelaniaren presentziaz baizik. Ezjakintasunaren alde. Elebakartasunaren alde. Hezkuntza Sailak berak argitaratu berri duen Arrue ikerketa jaio bezain pronto jipoituz. Euskararen ezagutzaren eta erabileraren aurka. Wert ministroaren proposamenen alde. Eredu euskaldunetan ari diren ikasleen hizkuntza ezagutza datuei izkin eginez. 

Merezi du honek protesta eta mobilizaziorik. Pixka bat beti izango delako gutxi. Gutxiegi.

Dezepzio jeltzalea, epelkeria baino gehiago behar dugulakoan gaude. Erdararen militanteengandik ez nuen gutxiago espero. Baina hiru alderdiei galdera bera: ezjakintasunaren alde egitean, jabetzen zarete nola kaltetzen dituzuen haur horiek?

Erantzunaren zain, milesker.

--------------------

Eneko Barberena Mondragon

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak