"Albistea zeren alpiste ote?"

Arrasateko lagun bateria jole batek eskatu zidan Taupa pareko marrazoaz hitz egiteko.

Marrazoa deitzen diogu bertan, Aramaio erreka agerian den tarte horretan, bizi den amorrain bakarti eta heroikoari. Baina zalantza dut, eta handia gainera, ea gure arteko broma hori nahikoa gai den zutabe bat idazteko. Beste era batera esateko, interesekoa den eta balekoa den iritzia hedabide batean agertzeko.

Esan beharra daukat gaur egungo kazetaritzak ez diola erantzunik ematen dudan dudari, uste baitut gero eta lausoagoa dela kazetaritzan ondorengo muga: norberaren edo norberaren inguru hurbilean garrantzitsua dena eta jendartearentzat garrantzitsua dena. Bi adibide. Bata, Steve Jobsen heriotzak nire ustez izan duen tratamendu gehiegizkoa. Apple etxeari meritorik kendu gabe, uste dut etxe horren eragina askoz handiagoa dela proportzioan kazetarien gremioan jendartearen artean baino. Eta uste dut kazetariek ebatzi dutela eurentzat ezinbestekoak diren mac-ak herritarrentzat ere hala izan behar dutela, ezinbestekoak. Horregatik gehiegizko trataera. Bigarrena, Sustatu agerkarian Katutxoak hiltzea zer den interneten albistea. Tuiteroen arteko broma bat albiste egina, beste albisteen garrantziaren pare.

Zer den albistea eta zer ez, ez da erraza erabakitzen. Argi baino ilunago dut gaia. Baina marrazok behintzat izan du bere espazioa prentsan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak