Kamisa Azulak

Zelako zalaparta Errealeko zortzi futbolarik babesa eman ziotelako dispertsioaren aurkako martxa bati!

Parlamentuak ere kritikatu izan du dispertsioa eta! Gainera, milaka lagun elkartu ziren Bilbon urtarrilaren 8an lelo berdinaren magalean, azken urteotako manifestazio handienean.

Epaileek eta Herrizaingo Sailak baimendutako martxa zen. Horrenbestez, non dago arazoa?

Iker Casillasek Espainiako ultra-eskuinak bultzatutako Manifiesto por la lencua común izenpetu zuen. Vargas Llosa, Miguel Delibes, Perez-Reverte, PPko hainbat buruzagi, hainbat hedabide atzerakoi... Wikipedian irakur daitezke sinatzaile denak, baton batek interesa badu.

Eta, egon al zen arazorik Casillasekin? Bat ere ez. Atera al zuen Marca-k erreportaje inzendiariorik? Ez. Real Madrileko presidenteak kritikatu al zuen atezain ezaguna? Ez. Orduan zergatik ez babestu zure jokalariak Jokin Aperribay? Ez al zenien inplizituko arrazoia eman jokalariak kritikatu zituztenei zure agerraldiarekin? Marca-ri tanto hori ematea ere...                           

Pentsamenduaren kamisa azulak kalean dabiltza, ezein disidentzia ideologiko gaztigatzen. Moroak besterik ez gara behe-lainopean eta oraindik ez dugu hori asumitu. Brigada Internazionalak bidean egon daitezke, baina has gaitezen pentsamenduaren Fronte Popularra antolatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak