Errekan Goraren izenean, eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Barandiaran 2021ko ira. 24a, 00:00

Eskerrak eman nahi dizkiegu asteburua aurrera ateratzen lagundu digutenei. Osasun egoeragatik Errekan Goraren formatua eta data aldatzea erabaki genuen, eta asmatu egin dugula uste dugu. Agian, konturatu gabe tekla egokiari eman diogu… Dena den, hausnartu egin beharko dugu, aurrerantzean zer eta nola egin erabakitzeko.

Asteburuak utzi digun zapore gozoa eta gorputza epel dugula, eskerrik asko hauei guztiei: elkarteko bazkideak, babesa ematen jarraitzeagatik; Eskoriatzako Udala, 2008tik ekimenari laguntza ematearren; Copreci, Fagor Ederlan, Zaldibar Errotulazioa, Inkernu; Udaleko langileak: Arantxa, Mari Karmen, Aritz eta brigadako guztiak, Cris eta Labetxe; Dorleta Kortazar, Txintxu eta Burdin; Josu Lazkano, Adri eta Jose Angel; Aintzane, Juan Felix, Oier eta Leteko guztiei; interesa erakutsi duten hedabideei: Musika zuzenean, Goiena, Gara, Berria, Euskadi Irratia, Onda Vasca eta Noticias de Gipuzkoa; musikariak, maila onena erakusteagatik, eta emanaldietara etorri diren musikazale guztiak. 2022an elkar ikusiko dugulakoan...

----------

Edorta Barandiaran

Atxorrotx Kultura Elkartearen izenean

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak