Kilometroak, herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ekaitz Aranberri 2015ko aza. 21a, 00:00

Kilometroak 2016 abian da.

Bergarako Aranzadi Ikastolan uda aurretik dihardugu lanean: logotipoa, leloa eta arropak aukeratzen; horiek aurkezteko ekitaldia prestatzen; batzordeak abian jartzen: Irteerak, Denda, Komunikazioa, Ekonomia, Zirkuitua, Muntaia…

Aurkeztu genuenean esan genuen herriarekin antolatu nahi dugula Bergarako Kilometroak. Herritarrek eurek antola dezatela nahi dugula, eta horretan ari gara. Horregatik, Usurbilgo Udarregi ikastolakoen eskutik jaso genuen lekukoa herri ordezkariari, alkateari, eman zion Aranzadi Ikastolako lehendakariak, herriaren etxean, udaletxean gordetzeko.

Laster jarriko gara harremanetan herriko talde, elkarte, eta abarrekin, Kilometroak antolatzeko gonbita egiteko. Dena den, herritar orori dei egin nahi diot antolaketan modu batera edo bestera parte hartu nahi badu, gurekin harremanetan jartzeko, telefono honetara deituta: 943 76 90 71. Ikastolako (www.aranzadiikastola.eus) edo Kilometroetako (www.kilometroak.eus) webguneetako baten izena eman.

Eskerrak eman nahi dizkiet azaroaren 6an ikastolako jolastokian egin genuen jaialdi arrakastatsuan modu batera edo bestera parte hartu zuten guztiei; baita bertaratu ziren herritarrei ere. Demasekoak zaretelako, zuei esker, zuekin, egingo dugu Kilometroak 2016.

 ----------

Ekaitz Aranberri

(Kilometroak 2016ko koordinatzailea)

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak