Aitor Esteban Kongresuko talde jeltzalearen bozeramaile eta berrautaketarako hautagaiari egokitu zaio gaur hauteskundeetarako leloa aurkeztea, eta bere hitzetan esaldi honekin “adierazi nahi dugu Euskadi dela gure erreferentea”. “Euskadi da mugiarazten gaituena; konpromiso argi eta irmoa dugu herri honekin, eta gure erantzukizuna da euskal hiritargoaren alde lan egitea”