Europako Parlamentuko ALDE taldeko Presidenteordeak baikor hartu du Nazio Batuen Erakundeak Desgaitasunaren inguruan egin zuen hitzarmenak ezartzen dituen derrigorrak Batasuneko estatu kideek betetzea ekarriko duen zuzentaraua. Izaskun Bilbao Barandicak nabarmendu du horrek ekarriko duela 100 milioi europarren eskubideak aitortzeko bidean aurrera egitea eta adierazi du espero duela “txostenari darion enpatiak” berrikuntza bultzatzea eta “desgaitasuna arintzen laguntzen duten teknologietan mundu mailako lider bihurtzen lagun diezagun”.