Urratsak ematea eta Kataluniari proposamen zehatzak egitea eskatu dio Aitor Estebanek Pedro Sánchezi, eskuzabaltasunez, etorkizunerako ikuskeraz eta dogmatismoa bazterrean utzita
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur bertan egin den osoko bilkuran, bozeramaile jeltzaleak deitoratu ditu gaur egungo politikagintzan ematen ari diren “garai kezkagarriak”, VOX taldearekin ideiak partekatzen dituzten taldeekin, baretzeari muzin egiten dioten eta egurra eta errepresioa aldarrikatzen duten buruzagi gazteekin, garai hauetan ere ustelkeria kasu eskandalagarriak eta aldez aurretik kondenatutako preso politikoak daudelarik