Ganberako bost taldeek bat egin dute ekimen batean, enpresa eredu inklusibo-partehartzailearen aldekoa, zeinak langileak kontuan izango baitituen erabakiak hartzeko. Esparru hori lau printzipio handitan oinarrituko da: kooperazio-kultura eta pertsonekiko kezka, langileen partehartzea enpresen kudeaketan eta emaitzan, hazkunde iraunkorrerako estrategiak, eta komunitatearen premiak artatzea.