Bozeramaile jeltzaleak berretsi duenez “gure jardun politikoa, izapide hauetan ere, 155 aren indargabetzea albait arinen ematera bideratuko dugu”.
“Erreakzionatu beharra zegoen eta Estatuak ahalegin bat egin behar zuen”, esan du Estebanak. Beraz, EAJ-PNVri esker, pentsioen igoera orokorra emango da KPI indizearen arabera. Neurri horrek atzeraeragina izango du 2018ko urtarriletik aurrera eta igoera hau 2019ra ere luzatuko da. Era berean, alargun pentsioen oinarri arautzailea 2018an lau puntu igoko da, hau da, %56ra iritsi arte, eta 2019an beste lau puntu igoko da, %60ra iritsi arte. Azkenik, Euzko Abertzaleak taldeak Iraunkortasun Faktorea gutxienez 2023ra arte atzeratzea lortu du.
Edukin osoa ikusteko klikatu hemen
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.