2017ko aurrekontuetarako proposamenak jasotzeko bideak jarri ditu martxan Oñatiko EAJ-PNVk

Erabiltzailearen aurpegia EAJ-PNV Oñati 2016ko urr. 13a, 13:11

Gaurtik azaroaren 15a bitartean, Oñatiko Batzokiko buzoian, helbide elektroniko bidez, udal taldearen sare sozialetan edo aurrez aurre aurkeztu ahal izango dizkiguzue oñatiarrek udal zinegotziei aurrekontuetarako proposamenak. Ekimen honen bitartez, helburu dugu herritarren ekarpenak entzutea eta jasotzea, aurrekontuetan aurkeztuko ditugun proposamenetan oñatiarren beharrei, eskaerei eta iradokizunei erantzuna eman ahal izateko.

2017ko udal aurrekontuen lanketaren harira, Oñatiko EAJ-PNVk ezinbestekotzat jo dugu oñatiarren ekarpenak, iritziak eta proposamenak hurbiletik ezagutzea eta aintzat hartzea, 2017. urteari begira aurkeztuko ditugun ekimenetan oñatiarren beharrei, eskaerei eta iradokizunei erantzuteko.

Horiek horrela, hainbat bide jarri ditugu martxan herritarren ekarpenak jaso ahal izateko: Oñatiko Batzokiko buzoia, helbide elektronikoa (pnvonati.partaidetza@gmail.com), eta Facebook eta Twitter sare sozialak (https://twitter.com/eajpnvonati, www.facebook.com/eajpnvonati). Era berean, hala nahi duen oñatiarrak bere proposamena(k) udal zinegotziei aurrez aurre aurkezteko aukera izango du. Ekarpenok gaurtik azaroaren 15a bitartean jasoko ditugu. Dagoeneko harremanetan gaude arlo ezberdinetako eragileekin ere eta haien iritziak ere aintzat hartuko ditugu aurrekontuetarako proposamenak lantzeko orduan.

Ekimen honen bitartez, Oñatiko EAJ-PNVk herritarrekin eta eragileekin gauzatutako parte-hartze prozesuan jasotako proposamenak aurkeztu nahi ditugu aurten ere 2017ko aurrekontuetarako. Helburua da Oñatin egingo diren proiektuek egungo herritarren kezka, nahi eta behar zehatzei erantzutea.

Gainera, aurrekontuen garaitik haratago ere oso kontuan hartuko ditugu oñatiarren ekarpenak, iradokizunak eta eskaerak urtean zehar garatuko ditugun gainerako gaietan eta proiektuetan. Herritarrak dira gure lanaren ardatza eta lehentasuna, eta hautesleekin eta oñatiarrekin dugun konpromisoa betetze aldera, denen proposamenak, beharrak eta interesak babesteko eta bermatzeko gogor lan egiten jarraituko dugu orain arte egin dugun bezala.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak