ELGETAKO HERRI PARTAIDETZA PROZESUAREN LEHEN BATZARRAREN BALORAZIOA. ELGETAKO EAJ-PNVren UDALTALDEA.

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Elgeta 2021ko ots. 24a, 18:17

Batzarrean 22 pertsonek parte hartu zuten 16 urtetik gorakoen 2,5% ak . Erantzun oso eskasa, ez du interes handirik sortu elgetarren artean. Parte-hartze prozesu hau ez da ondo hasi. Inkesten erantzunetan oinarrituta dago ondorengo lana eta hasieratik esan genuen bezala, ez dago inolako kontrolik erantzun horiek fidagarriak izan daitezen. Edozeinek bete zezakeen inkesta bai paperean eta baita telematikoki ere eta pertsona bakar batek nahi adina inkesta bete zitzakeen eta honek inkestaren emaitzak manipulatzeko aukera ematen du. EHBilduk ez ditu gauzak ondo egin, elgetarrek erabakitako etorkizuneko Elgeta ezin da horrela planteatu, lana egin behar da benetako parte hartze prozesu bat egiteko eta hau paripe bat besterik ez da. Udal gobernuari lanketa sozioekonomikoa eskatu diogu elgetarrei datu gehiago emateko baina ez dute ezer egin. Elgetako %2,5ak erabakiko al du etorkizuna? EHBilduk ez dauka etorkizuneko proiekturik eta interesa ere eskasa dute. Gure udal taldeak errespetatzen ditu parte hartu dutenen iritzi eta ekarpenak baina prozesua gaizki planteatuta dago hasieratik. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak