- Etxeetara bidalitako inkesta pertsona berak bete dezake nahi duen guztietan, bai paperean, bai online, BAITA Elgetatik kanpokoek ere.
- EAJ-PNVk EHBilduri proposatu dio egoera sozioekonomikoari buruzko azterketa sakona egitea plan estrategiko bat planteatu aurretik. EAJ-PNVk salatu du duela 7 urtetik, Elgetan EHBilduk gobernatzen duenetik, ez direla gai izan udalerriarentzat eta elgetarrentzat etorkizunerako proiektu bat planteatzeko. Pandemiaren ondorioz mugikortasuna eta aforoak oso mugatuta daudenez, "Danon artian danon herrixa 2021-2030" izeneko "herritarren partaidetza" prozesua planteatzea bururatzen zaie, "Espedientea betetzeko".Etxeetara bidalitako inkesta online ere bete daiteke, eta pertsona berak bidal dezake behin eta berriz; paperean dagoena ere manipulatu egin daiteke, anonimoak baitira. Datuak babesteko legeak ez du onartzen inkestek datu pertsonalak edukitzea legeari lotu gabe.Datu-bilketa hori, gaietan batere sakontzen ez duen eta, batez ere,
gogobetetasun-inkesta bat dirudien modu batean gainera, udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo diren beste bi bileren oinarria da. Bilera horiekin, kontratatutako enpresak Plan Estrategikoa egingo du. Jeltzaleek galdetu dute
ea inork uste duen hori dela Elgetaren etorkizuna lantzeko modua, udal gobernuak ez duenean ezagutzen udalerriko enpresa bakoitzaren errealitatea, adibidez.Bestalde, EAJ-PNVk salatu du EHBilduk ez duela inolako interesik jeltzaleek parte har dezaten; izan ere, kontratatutako enpresarekin izandako bilera bakarrean erantzun zitzaien ezin genuela goizean bileretara joan eta bazekitela
baina ez dutela beste ahaleginik egin nahi izan. Jeltzaleak ziur daude EHBilduk ez duela onartzen oposizio bat izatea, eta gehiengoarekin jarduten du, erabakiak hartu ondoren ematen bai diete honen berri. Jeltzaleek behin eta
berriz galdetu diote udal gobernuari, baita 2021eko aurrekontuen eztabaidan ere, Elgetako enpresen egoera ezagutzen duten ala ez; izan ere, enpresa horiek dira, bestalde, udal kutxari ekarpen handiena egiten diotenak, eta horiek gabe Elgetak ezingo lieke zerbitzurik eman elgetarrei, hala nola eguneko zentroa, haurtzaindegi zerbitzua eta kirol instalazioak. EHBilduk ez du ez azterketa ekonomikorik, ez sozialik, ez inolako azterketarik, eta EAJ-PNVk udal gobernuari proposatu dio gai garrantzitsu horien guztien azterketa sakona egin dezala, udalerriaren berri izateko, paripe bat baino izango ez den plan estrategiko bat planteatu beharrean.
Elgetan, 2021eko Urtarrilak 3a
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.