Joseba Muxika, lagun eta abertzale, agur!

Erabiltzailearen aurpegia EAJ Elgeta 2020ko abu. 17a, 13:24

Intxortak izan dira zure bizitzaren lekuko. Gure arbaso eta gudarien borroka eta sufimenduen ikur. Zu bakezalea zinen, Joseba, iragana ahaztu gabe etorkizun baketsu eta abertzalea hitzekin eraikitzen zenuen. 

Jakan eman duzu azken atsa, alderdikide eta lagun, goiztiarra ordea zure joana. Elgetako abertzaleon artean hutsune galanta utzi duzu. Beti laguntzeko prest, beti Elgetari lotua, eta bertako EAJren alderdikide lehiala, Elorrioko herriak azken urteotan hartu bazaitu ere.
Ama joan zitzaizula ez dira egun asko pasa eta ez genuen inolaz ere berri txar hau espero.Zure bizikleta gainean gogoratuko zaitugu, zure irribarretxoa ahaztezina izango da guretzat, eta batez ere, pertsona eta abertzalea izango ditugu gure gidari.
Agur, Kantoi, egun handirarte!
Elgetako EAJko alderdikide eta zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak