"Horretarako birziklatzen dugu?"

Erabiltzailearen aurpegia Eneko Agirre 2011ko aza. 7a, 01:00

Urriaren 24a, Udanan gora noa, nire autoan.

Aurretik plastikoa batu berri duen kamioia daukat, goraino beteta.

Bat-batean, denetariko plastiko zatiak irteten hasi dira eta errepidea kakazten ari da.

Haizea dabil, baina ez horrenbesterainokoa.

Lotsagarria da ikusten ari naizena: oñatiarrok majo birziklatzen dugu; total, gero, kamioilari batek guk edukiontzietan utzitakoa hara eta hona zabaltzeko.

Mesedez, kamioilari, hurrengoan kontu handiagoarekin ibili, oñatiarron onerako, ingurumenaren onerako eta, noski, munduaren onerako.

-----------------------------

Eneko Agirre
Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak