Behin eta berriz irakurtzen dut: egoitzetan "x" hildako. Egoitzak berak ere herrika zehazten dira. Behin eta berriz baino, EGUNERO. Zein da zenbaki horiek ezberdintzearen arrazoia? Hori galdetzen diot nire buruari. Zertan aldatzen dira egoitza barruan edo kanpoan egon? Arrisku taldea direla? Hori jakina da, ez da nobedade bat. Horrenbeste zehaztu beharra al dago? Gure nagusiek badakite irakurtzen, badakite ikusten, badakite gu baino askoz hobeto entzuten ere, eta badakite urteetako esperientziagatik SENTITZEN!!!
Zergatik ez dugu uzten alde batera banaketa hori? Zergatik ez ditugu behingoagatik beste guztion multzo berdinean sartzen? Ez dut uste inori onura egiten dionik albisteetan bereizketa hori egiteak, eta gutxien beraiei. Guztiontzat zaila bada, jarri gaitezen beraien azalean, familiakoen babesa eta samurtasuna gertu ez daukaten une hauetan… Eta jarraitu dezagun etxean gelditzen, gure nagusiak babesten eta laister berriz besarkatuko ditugu. Beraiek baitira gure iragana, gu orainaldia eta gure txikiak etorkizuna. Guztion artean lortuko dugu.