"Eskerrik asko!"

Erabiltzailearen aurpegia Dorleta Sologaistoa 2013ko aza. 17a, 01:00

Aurten ere Jose Arana Egoitzak lortu du Garagardo Jaia aurrera eramatea.

Hau posible egiteko ezinbestekoa izan da herriko zenbait elkarteren, udaletxeko langileren, egoitzako langileren eta herritarren ekarpena. Horregatik eskertu nahi dugu egin den lan boluntarioa eta agertu den jarrera irekia eta alaia.

Guztion lanaren eta esfortzuaren ondorioz, 4.000 euroko diru sarrera egin ahal izan dugu. Diru hau egoitzan aurreikusita dauden eta epe motzean hasiko diren obretan inbertituko da. Zehatzagoak izateko, lehenengo pausoa igogailua azken solairuraino jarriko dugu, aurreko urteko eta aurtengo diru sarrerak batuta. 

Beraz, bene-benetan jaso ezazue gure esker ona eta betiko adeitasuna.

Egoitzako ateak zabalik dituzue nahi duzuenerako.

--------------------

Dorleta Sologaistoa

(Eskoriatzako Jose Arana egoitza)

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak