Hiru kategoria izango ditugu, benjaminak (2017/2018), alebinak (2015/2016) eta infantilak (2013/2014). Entrenamenduak, asteazkenetan eta ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara izango dira.
Izena emateko edota dauden zalantzak argitzeko, dorletatxe@hotmail.com helbidera mezu bat bidali behar da. Bertatik emango da izen-ematea gauzatzeko informazio guztia.
Izen-emate kanpaina irailaren 15era arte egongo da zabalik eta entrenamenduak urriaren 7an hasiko dira. Beraz ez izan zalantzarik, animatu eta etorri txirrindularitzaz gozatzera!
Azkenik, Dorletako Ama Txirrindulari taldeak, taldea babesten duten enpresak eta udalak eskertu nahi ditu. Eskerrik beroenak beraz, honako enpresa eta udalei: JMA, Oreka Cycling Space, Laboral Kutxa, Dikar, Ion Zerbitzuak, Mondragon Assembly, Ikerlan, Fagor Professional, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Arizmendi Ikastola, Arrasateko Udala, Aretxabaletako Udala.
Laster arte!