Besteak beste, Oiartzunen, Urretxun, Legorretan, Tolosan, Ormaiztegin, Azkoitian, Mendaron, Bergaran, Oñatin, Lezon eta Aretxabaletan izan ostean, zapatuan taldeko kide batzuk Antzuolan izan ziren bizikletaz gozatzen. Kirola egitea eta ondo pasatzea helburu nagusia izanik, guztiak gogotsu aritu dira denboraldi osoan zehar.
Bide batez, zorte on ona opa diegu, hainbat urteetan Dorletako Ama Txirrindulari taldeko kide izan diren eta bigarren urteko infantil kategorian aritu diren Nile Agirretxeri eta Unax Teixeirari. Zorte on etapa berrian, bikote!
2026/2027 denboraldira begira izen-emate epea irailaren lehen hamabostaldian zabalduko dugu. Bitartean, norbaitek kontsultaren bat egin nahi izanez gero, dorletatxe@hotmail.com helbide elektronikoa erabil dezake.
Ondo pasa guztiok udako oporrak eta irailean berriz ere ikusiko dugu elkar!