110 neska mutikok hartu zuten parte igandean Aretxabaletako eskolarteko txirrindularitza lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea 2026ko ekainaren 16a

Urtero bezala, aurten ere arrakasta itzela izan du Dorletako Ama Txirrindulari eskolak antolatutako eskolartekoak.

Giro ezin hobea lagun izanik, Arrasateko, Aramaioko eta Aretxabaletakoez gain, Bergaratik, Azkoitiatik, Goierritik, Oñatitik eta Elgoibarretik etorritako txirrindulari, familia eta lagun guztiek kirol-ekitaldi apartaz gozatzeko aukera izan zuten. Nola ez, kirol-ekitaldi honen atzean, enpresen eta udalen laguntza ezezik, boluntario askoren lana dago, beraz, eskerrak eman beharrean gaude laguntza eskaini diguten JMA, Oreka Cycling Space, Laboral Kutxa, Dikar, Ion Zerbitzuak, Mondragon Assembly, Ikerlan, Fagor Professional, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Arizmendi Ikastola, Arrasateko Udala, Aretxabaletako Udala eta antolaketa lanetan boluntario gisa aritu diren 40 pertsonatik gorako lantaldeari.

Eguna borobiltzeko, Dorletako Ama taldearen parte diren zenbait txirrindulari eta beraien familiak Larriñoko elkartean elkartu ziren mokadutxoa egiteko. 

Denboraldia amaitzeko, zapatu honetan azken lasterketa izango dugu, oraingoan ere etxetik gertu, Antzuolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak