Ibilbideari dagokionez, Durana kaletik abiatuta, txirrindulariak Txarapeara zuzenduko dira. Igoera labur baina gogor baten ostean, Nafarroa kalera jaitsiko dira eta ostean, Belorrieta auzotik eta Mitarte kaletik, Durana kalera zuzenduko dira bertan egongo baita hasiera eta helmuga puntua. Ibilbideari benjaminek 2, alebinek 4 eta azkenik infantilek 6 buelta eman beharko dizkiote.
Duda barik, giro ezin hobean, bailarako txirrindulari gazteak ikusteko aukera paregabea izango da.
Eskerrak babesle eta laguntzaileei
Azkenik, 2025-2026 denboraldia amaitzear dagoen momentu honetan, Dorletako Ama Txirrindulari taldeak, taldea babestu duten enpresak eta udalak eskertu nahi ditu. Eskerrik beroenak beraz, aurten bidelagun izan diren babesle nagusiei; JMA eta Oreka Cycling Space, bai eta laguntzaileei ere; Laboral Kutxa, Dikar, Ion Zerbitzuak, Fagor Ederlan, Mondragon Assembly, Fagor Arrasate, Ikerlan, Fagor Professional, Arizmendi Ikastola, Arrasateko Udala eta Aretxabaletako Udala.
Aretxabaletan ikusiko dugu elkar!