Dorletako Ama taldeko txirrindulariak Gipuzkoako BTT txapelketan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea 2026ko martxoaren 30a

Oarsoaldea Txirrindularitza kirol klubak antolatuta alebin eta infantil mailako Gipuzkoako BTT txapelketa izan zen zapatuan Errenterian.

Bertan izan ziren taldeko ordezkari gisa, Aratz Arana eta Maddi eta Nile Agirretxe. Hirurek eguraldi txarrari aurre eginez, gustura baino hobeto ibili ziren ibilbide lokaztuan.

Aste Santuko oporren bueltan beste hitzordu bat izango dute Dorletako Ama taldeko txirrindulariek, oraingoan, Mendaron.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak