Guztira, taldeko 19 txirrindularik hartu zuten parte. Askorentzat aurreneko lasterketa izan arren, lasterketa amaieran jasotako neska mutikoen inpresio guztiak positiboak izan ziren. Gainera, egindako esfortzua saritzeko eta beraien arteko loturak sendotzeko, lasterketa ostean jatekoa eta edatea ere izan zuten.


Hurrengo hitzordua, Aste Santuko oporren bueltan izango dute, Mendaron.