Hitzordu bikoitza izan dute aste bukaeran Dorletako Ama taldeko txirrindulariek

Erabiltzailearen aurpegia Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea 2026ko otsailaren 2a

Batetik, larunbatean Irungo BTT lasterketa eta bestetik igandean Donostiako belodromoan Gipuzkoako txirrindulari taldeen aurkezpena izan zuten.

Irungo BTT lasterketan taldeko zenbait neska-mutikok, euriari, hotzari eta lokatzari aurre egin behar izan zioten. Dena den,  hau ez zen oztopo izan ezin hobeto pasatzeko. Igandean berriz, Adei, Amets Aratz, Ibon eta Martin, Dorletako Ama txirrindulari taldearen izenean Donostian izan ziren Gipuzkoako txirrindulari taldeen aurkezpenean.

Errepideko lasterketa egutegiaren atarian egonik, Dorletako Ama txirrindulari taldeak asteon egingo du 26 neska-mutikok osatutako taldearen aurkezpen ofiziala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak