Dorletako Ama Txirrindularitza eskolakoak Legorretako BTT hastapen proban izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea 2025eko abenduaren 2a

Igande goizean izan zuten Dorletako Ama Txirrindularitza eskolakoek hitzordua Legorretan.

Eguraldi hotza eta euritsua izan arren, lanak izan zituzten gurasoek neska-mutikoak bertatik atera eta bueltan etxera etortzeko. Hasieran, 11 km inguruko mendi txangoa egin zuten Ibiurreko urtegiari buelta emanez. Ostean berriz, gustura baino hobeto ibili ziren erabat lokaztuta zegoen Legorretako Pump track-ean. Esperientzia ezin hobea bertaratu ziren neska-mutikoentzat!

Merezitako deskantsua izan ostean, hurrengo hitzordua abenduaren 27an izango dute, Segurako ziklo-kros hastapen proban.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak