Aurten ere ilusio handiz ekiten diogu denboraldiari. Helburua argia da, bailarako neska-mutikoek bizikleta hartu eta lagun giroan kirola egiteaz gain, disfrutatzea eta ondo pasatzea.
Hiru kategoria izango ditugu, benjaminak (2016/2017), alebinak (2014/2015) eta infantilak (2012/2013). Entrenamenduak, Almen-en (Eskoriatzan), asteazkenetan eta ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara izango dira.
Izena emateko edota dauden zalantzak argitzeko, dorletatxe@hotmail.com helbidera mezu bat bidali behar da. Bertatik emango da izen-ematea gauzatzeko informazio guztia.
Entrenamenduak urriaren 8an hasiko dira. Beraz ez izan zalantzarik, animatu eta etorri txirrindularitzaz gozatzera!
Azkenik, Dorletako Ama Txirrindulari taldeak, taldea babesten duten enpresak, komertzioak eta udalak eskertu nahi ditu. Eskerrik beroenak beraz, JMA, Oreka Cycling Space, Instituto Óptico Auditivo, Aretxabaletako Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasateko Udala, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Professional, Ikerlan, Leintz Eskola Kirola eta Mondragon Assembly.
Laster arte!