Antzuolako lasterketarekin amaitu dugu denboraldia Dorletako Ama txirrindulari taldean

Erabiltzailearen aurpegia Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea

Zapatuan jokatu zen denboraldiko azken eskolarteko lasterketa eta honenbestez, eta zapatu honetan jokatuko diren Espainiako BTT eta errepideko lasterketen faltan, irailera arte deskantsua hartuko dute gure txirrindulariek.

Besteak beste, Oiartzunen, Urretxun, Zarautzen, Azkoitian, Mendaron, Bergaran, Oñatin, Lezon eta Aretxabaletan izan ostean, zapatuan Antzuolan izan ziren gure txirrindulariak bizikletaz gozatzen.

Bizikleta gainean kirola egitea eta ondo pasatzea helburu nagusia izanik, guztiak gogotsu aritu dira denboraldi osoan zehar. Egindako esfortzua saritzeko, azken entrenamenduaren ostean, merezi zuten bai denboraldi amaierako merienda izatea.



Bide batez, zorte on ona opa diegu, hainbat urteetan Dorletako Ama Txirrindulari taldeko kide izan diren eta kadete mailara salto egiten duten Markel Diazi, Oxel Kortabarriari, Ioritz Madinabeitiari eta Ainhoa Plazari. Animo laukote!

Era berean, zapatu honetan, uztailaren 5ean, Tarazona de la Manchan (Albacete) izango diren Espainiako BTT eta errepide lasterketetan arituko dira Markel Diaz eta Ainhoa Plaza. Duda barik, esperientzia ezin hobea bizitzeko parada izango dute. Ondo pasa bikote!

Irailean denboraldi berriaren (izen-emateak) xehetasunak emango ditugu. Bitartean, norbaitek kontsultaren bat egin nahi izanez gero, dorletatxe@hotmail.com helbide elektronikoa erabil dezake.

Ondo pasa guztiok udako oporrak eta irailean berriz ere ikusiko dugu elkar!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak