Bertan izan ziren, Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko eta Eskoriatzako gure txirrindulariez gain, Bergara, Oñati, Antzuola, Azkoitia, Elgoibar, Eibar, Urretxu-Zumarraga, Mutriku eta beste hainbat herrietako txirrindulariak.
Nahiz eta eguraldiak askorik lagundu ez, Ibai Zangitu speaker aretxabaletarraren musikarekin eta umorearekin, eta bertan batu zen jendetzaren animoekin, primerako goiza pasa zuten neska-mutiko guztiek.
Lasterketa hau egitea ez litzake posible izango enpresen, komertzioen eta udalen laguntza barik. Eskerrik beroenak beraz denboraldi honetan zehar eta baita ere lasterketa hau egitea posible egin duten babesle nagusiei; JMA, Oreka Cycling Space eta Instituto Óptico Auditivo, bai eta laguntzaileei ere; Aretxabaletako Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasateko Udala, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Professional, Ikerlan, Leintz Eskola Kirola eta Mondragon Assembly. Era berean, lasterketa honetan laguntzen aritu ziren boluntario guztiak ere ezin aipatu gabe utzi. Eskerrik asko guzti-guztioi!
Argazki egilea: (https://www.julenaxpe.com/)