10:00etatik aurrera Aramaioko, Aretxabaletako, Arrasateko eta Eskoriatzako txirrindulariez gain, bertan izango dira Urola Garaia, Goierri KE, Peña Elorza, Elgoibarko LT, Lokatza ZE, Aloña Mendi KE eta Atxukale Txirrindu Taldeko txirrindulariak. Benjaminek 2 buelta eman beharko dizkiote ibilbideari, alebinek 4 eta azkenik infantilek 6.
Duda barik, giro ezin hobean, bailarako txirrindulari gazteak ikusteko aukera paregabea izango da.
Eskerrak babesleei
Azkenik, 2024-2025 denboraldia amaitzear dagoen momentu honetan, Dorletako Ama Txirrindulari taldeak, taldea babestu duten enpresak, komertzioak eta udalak eskertu nahi ditu. Eskerrik beroenak beraz, aurten bidelagun izan diren babesle nagusiei; JMA, Oreka Cycling Space eta Instituto Óptico Auditivo, bai eta laguntzaileei ere; Aretxabaletako Udala, Arrasateko Udala, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Professional, Ikerlan, Leintz Eskola Kirola, Mondragon Assembly eta Arizmendi Ikastola.
Aretxabaletan ikusiko dugu elkar!