Dorletako Ama Txirrindulari taldeko entrenatzaile den Xubane Garai txirrindulari ohi aretxabaletarrak zuzendu zuen saioa. Saioaren bigarren zatian eguraldia lagun ez izan arren, ordu eta erdiko saio atsegina izan zuten bertaratutakoek. Besteak beste, Almeneko pistari buelta batzuk eman, bizikleta kontrolatzeko ariketak egin, gurpilean zulatuak nola konpondu ikasi... Ez zuten ez aspertzeko betarik izan!