Eskolarteko Euskadiko txapelketan azpi txapeldunak!

Erabiltzailearen aurpegia Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea

Zapatuan jokatu zen Arroiaben (Araba) eskolarteko errepideko Euskadiko txapelketa.

Euskadi osoko txirrindulariak batu ziren bertan; tartean Dorletako Ama taldeko txirrindulari Nile Agirretxe, Markel Diaz, Oxel Kortabarria eta Ainhoa Plaza. Eguraldia lagun izan zuten eta guztiek bizikletan gozatu ederra hartu ostean, podiumera igotzeko aukera izan zuten Nile Agirretxek eta Markel Diaz-ek, izan ere biak bigarren postuan sailkatu ziren. 

Izandako esperientziarekin gustura etorri zen laukotea etxera bueltan.

Hurrengo hitzordua zapatu honetan izango da, Urretxun izango den eskolarteko txapelketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak