Dorletako Ama taldeko txirrindulariak infantil mailako Euskadiko BTT txapelketan bikain!

Erabiltzailearen aurpegia Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea 2025eko maiatzaren 27a

Larunbatean Azkoitian, igandean berriz Amurrioko El Refor kirolgunean izan zuten hitzordua gure txirrindulariek.

Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa osoko mordoxka bat txirrindulari batu ziren. Bertaratu ziren Nile Nile Agirretxek, Markel Diaz-ek eta Oxel Kortabarriak gozatu ederra hartu zuten. Eguraldi paregabea eta ibilbidea mendiko bizikletarekin benetan gozatzeko modukoa.

Larunbat honetan berriz errepideko bizikletara bueltatu eta Arroiaben, Araban izango den Euskadiko txapelketan hartuko dute parte gure txirrindulariek. Zorte on guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak