Dorletako Ama taldeko txirrindulariak Oiartzunen eta Astigarragan izan dira aste bukaera honetan

Oiartzungo BTT sari nagusia eta Astigarragako taldekako erlojupekoa izan dira asteko hitzorduak.

Aurrenekoan, maiatzaren 10ean, Oiartzungo BTT sari nagusian, Nile Agirretxe izan zen gure ordezkari bakarra, eta ohi bezala, fin-fin aritu zen aretxabaletarra. Lasterketan asko gozatu zuen Nilek eta azkenean podiumean amaitu zuen.

Biharamunean berriz, taldekako erlojupekoa izan zuten Astigarragan. Ezohiko proba izan arren, ondo baino hobeto moldatu ziren taldeko txirrindulariak. Infantil mailan talde mistoa osatu zuten Nile Agirretxek, Markel Diazek, Oxel Kortabarriak eta Ainhoa Plazak. Alebin mailan berriz Zarautzeko, Elgoibarreko eta Aloña Mendiko beste lagun batzuekin batera osatu zuten taldea Maddi Agirretxek eta Aratz Aranak. Zalantza barik, esperientzia aberasgarria guztientzat.

Hurrengo hitzordua, maiatzaren 24an, Azkoitiko eskolarteko lasterketan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak