Ainhoa Plaza, infantil mailako Gipuzkoako txapelduna!

Dorletako Ama taldeko txirrindulariek, maiatzeko zubian Andoainen eta Irunen izandako lasterketetan emaitza paregabeak izan dituzte.

Maiatzaren 1ean, Andoaingo Santakrutz jaien baitan alebin eta infantil mailako nesken txirrindulari lasterketa izan zen. Bi lasterketak lehiatuak izan ziren eta horrela, infantiletan gure bi ordezkariek podiumean amaitzea lortu zuten, Nile Agirretxek lehen postuan eta Ainhoa Plazak berriz bigarrenean.

Maiatzaren 4an berriz, egutegian gorriz markatuta dagoen alebin eta infantil mailako Irungo Gipuzkoako txapelketa izan zen. Honetan ere gure txirrindulariek ez zuten hutsik egin. Alebinetan Maddi Agirretxek, Aratz Aranak eta Amets Esnalek hartu zuten parte. Infantiletan berriz Nile Agirretxe, Markel Diaz, Oxel Kortabarria eta Ainhoa Plaza aritu ziren.

Gipuzkoa osoko txirrindulariak bertan egonik, emaitza onak lortzea zaila izan arren, guztiek paper ona egin zuten, eta taldeko hiru txirrindularik podiumean amaitzea lortu zuten. Infantil mailako mutilen kategorian, Markel Diaz txapeldunorde izan zen. Nesken kategorian berriz, Nile Agirretxek hirugarren postua eta Ainhoa Plazak lehen postua eta honenbestez Gipuzkoako txapeldun titulua lortu zuen.

Zorionak guztioi!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak