2025 Martxoaren 8an Dorletako Ama TXEko txirrindulariak Oñatin izan dira

Larunbat arratsaldean Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek Oñatiko lasterketan parte hartu zuten. Haizea zakar ibili arren, Oñatiko kaleetan, ezin hobeto ibili ziren benjamin, alebin eta infantil mailako
txirrindulariak.

Martxoaren 8 izanik, Emakumeen Nazioarteko Eguna, kategoria bakoitzeko lasterketetan, lehen lerroan besteekiko pare bat metro aurreraturik neskak kokatu ziren; egunak berak, merezitako keinu polita Oñatiko antolatzaileena.

Benjamin mailan Xabi Casares, Martin Elorza, Aimar Errasti, Markel Fernandez, Ekain Garro eta Aiert Zurututza aritu ziren. Alebin mailan, berriz, Maddi Agirretxe, Aratz Arana eta Amets Esnal. Infantil mailan azkenik, Ainhoa Plaza, Nile Agirretxe, Markel Diaz, Oxel Kortabarria eta Ioritz Madinabeitia izan ziren taldeko ordezkariak.

Benjaminek bi buelta eman zizkioten Oñatiko zirkuituari, zegoen haize zakarrari aurre eginez, guztiek ezin hobeto bukatu zuten lasterketa.

Alebin mailan, lehia estua izan ostean, Aratz Aranak hirugarren postuan helmugaratzea lortu zuten, denek ere lasterketa bikaina burutu zutelarik.

Azkenik, infantil mailan, Dorleta Txe-ko txirrindulariek emaitza bikainak lortu zituzten. Horrela, nesken kategorian Ainhoa Plaza eta Nile Agirretxe lehen eta bigarren postuan sailkatu ziren eta mutilen kategorian, Markel Diazek bigarren postuan sailkatzea lortu zuen.

Zorionak txirrindulari guztiei!

Dorletako Ama Txe-ko txirrindulariek martxoaren 15ean izango dute hurrengo hitzordua, Bergarako Labegaraieta industrialdean egingo den lasterketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak