2025 urteari begira, Dorletako Ama Txe zuzendaritzaren helburu nagusia harrobia sendotzea
da, eskolak ematen dituen aukerez baliatuz txirrindularitza ezagutzera eman eta txirrindularitza gogoko duten neska-mutilak kirol hau praktikatzera animatuz. Berdintasuna eta integrazioa bultzatzea: Debagoieneko neska-mutiko orori txirrindularitza praktikatzeko aukera emanaz. Elkarlana sustatzea: Batetik, barruko egitura sendotu kolaboratzaileen sarea handituz, eta bestetik, gainerako klubekin, erakunde eta instituzioekin harremanak sakonduz.
Ekitaldian zehar, Dorletako Ama Txe-k, helburuak aurrera eramateko sortzen diren beharrak
adierazi ditu eta bidelagun dituzten babesle, kolaboratzaile eta proiektu hau gauzatzeko euren
laguntza ematen duten denak eskertu nahi izan ditu. Hala nola, babesle nagusi ditugun: JMA,
OREKA Cycling Space eta Instituto Optico Auditivo. Laguntzaile diren enpresak: Fagor Ederlan,
Fagor Arrasate, Fagor Industrial, Mondragon Assembly, Copreci, Ikerlan eta KREAN. Azkenik,
Arrasate eta Aretxabaletako Udalei ere eskertu nahi genieke emandako laguntza.
2025eko taldea ondorengo txirrindulariekin dago osatua:
Benjamin kategorian: Aiert Zurutuza, Aimar Errasti, Markel Errasti, Xabi Casares, Martin Elorza, Markel Fernandez, Janitz Moreno, Manex Roa eta Ekain Garro.
Alebin kategorian: Maddi Agirretxe, Aratz Arana, Kerman Zubiaga eta Amets Esnal.
Infantil kategorian: Ainhoa Plaza, Nile Agirretxe, Markel Diaz, Oxel Kortabarria, Ioritz
Madinabeitia eta Unax Teixeira.
Entrenatzaile/monitore lanetan, berriz, Julen Axpe, Xubane Garai eta Gari Arexolaleiba
ditugu aurten. Hiruak ere esperientzia handikoak eta txirrindulari moduan Dorletako eskolan bertan ibiliak, beraz kluba eta txirrindularitza ondo ezagutzen dutenak.
Besterik gabe, zorterik onena opa diegu txirrindulari guztiei!