Benjamin mailan Maddi Agirretxe, Markel Errasti, Markel Fernandez, Manex Roa, Ekain Garro eta Martin Elorza lehiatu dira. Ibilbideari bi bira eman ondoren tropela guztiz hautsita heldu da helmugara, Dorletako gaztetxoenak ibilbideko malda gogorretan denboraldi amaierara bikain heltzen ari direla erakutsi dute.
Alebin mailan, Nile Agirretxe eta Aratz Arana lehiatu dira ibilbideari lau bira emanez. Nesken kategorian Nile lasterketa guztian tropel buruan ibili ondoren lehen postuan helmugaratu da. Mutilen kategorian berriz, Aratz ere tropel buruan lasterketa guztian zehar ibili ondoren, hirugarren helmugaratzea lortu du.
Azkenik infantil mailan hamar txirrindulari lehiatu dira, Markel Diaz, Aratz Larrañaga, Ioritz Madinabeitia, Unai Oyon, Oxel Kortabarria, Peru Errasti, Aimar Etxaniz, Katixa Navarro, Izaro Ezpeleta eta Ainhoa Plaza. Bai mutilek eta bai neskek erakustaldia eman dute Aretxabaletako kaleetan lehen postuetan helmugaratuz. Mutilen mailan, lasterketa guztian ihes saiakerak egiten aritu ondoren, Markel helmugaratu da lehen postuan, Unai bigarrenean eta Aratz hirugarrenean. Aimarrek bestalde, herriko lehen txirrindulariaren saria jaso du.
Nesken kategorian, berriz, Dorletako hiru txirrindulariak ere lehen hiru postuetan helmugaratzea lortu dute. Katixa helmugaratu da lehen, Izaro bigarren eta Ainhoa hirugarren.
Bi aste barru Antzuolan bolada onari jarraipena emateko aukera izango dute txirrindulariek.