Benjamin mailan Maddi Agirretxe, Martin Elorza eta Ekain Garrok parte hartu zuten. Hiru txirrindulariak ondo aritu ziren zirkuituari bi bira emanaz, lehen biratik tropela guztiz apurtu zen eta erorikoak egon ziren.
Alebin mailan Nile Agirretxek parte hartu zuen. Zirkuituari lau bira eman ondoren lasterketan hirugarren helmugaratu zen eta nesken kategorian lehena izan zen.
Azkenik, infantil mailan sei txirrindularik parte hartu zuten: Izaro Ezpeletak, Markel Diazek, Unai Oyonek, Oxel Kortabarriak, Aratz Larrañagak eta Aimar Etxanizek. Zirkuituari sei buelta eman zizkioten.
Nesken kategorian Izaro Ezpeleta lehena helmugaratu zen lasterketa guztian zehar tropel buruan ibili ondoren. Mutilen kategorian, lasterketa polita egin zuten, tropel buruan lehiatzen ibili ondoren ezin izan zuten garaipena lortu.
Zorionak txirrindulari guztiei. Hurrengo hitzordua datorren igandean Aretxabaletan izango dute.