Barakaldoko lasterketan Dorletako lau txirrindulari aritu ziren lehian, Aratz Larrañaga, Unai Oyon, Markel Diaz eta Katixa Navarro. Zirkuitu tekniko eta gogorrean lan bikaina egin zuten txirrindulari guztiek, ordu erditik gorako lanean mutilek ez zuten Podium-ean sartzerik lortu baina azpimarratzekoa hiruek lehen hamar postuetan bukatu zutela eta benetan aipatzekoa Katixak eskuratutako hirugarren postua.
Zumaiako lasterketan sei txirrindulari
Larunbat arratsaldean, berriz, Dorletako sei txirrindularik Zumaiako lasterketan parte hartu zuten. Benjamin mailan Maddi Agirretxek eta Markel Fernandezek lasterketa polita egin zuten malda gogorrez osatutako zirkuituan. Alebin mailan berriz, Nile Agirretxek ordezkatu zuen Dorletako txirrindulari eskola, Nilek lasterketan guztian tropel buruan ibili ondoren lehen postuan helmugaratzea lortu zuen. Infantil mailan berriz, Aimar Etxanizek, Izaro Ezpeletak eta Ainhoa Plazak parte hartu zuten. Mutilen kategorian, Aimarrek lasterketa guztian tropel buruan ibili ondoren esprinta lehiatzea lortu zuen, lehen hamarretan helmugaratuz.
Nesken kategorian berriz Izarok eta Ainhoak lasterketa bikaina egin ondoren, urrunez urrun lehen eta bigarren postuan helmugaratzea lortu zuten.
Datorren astean Urretxun izango dute hitzordua txirrindulariek.