Azkoitiko lasterketan, txirrindulari gazteenen mailan Dorletako bost txirrindularik parte hartu zuten: Martin Elorzak, Ekain Garrok, Markel Errastik, Maddi Agirretxek eta Manex Roak. Trenbidearen zumardiko zirkuituan gogor lehiatu ziren txirrindulari guztiak zirkuituari bost itzuli emanez. Pixkanaka pixkanaka kategoriari neurria hartzen ari direla erakutsi zuten.
Infantil mailan, Oxel Kortabarriak, Aimar Etxanizek, Oxel Isazelaiak eta Izaro Ezpeletak parte hartu zuten. Eguraldi beroari aurre eginez, zirkuituari 12 itzuli eman zizkioten. Nesken mailan Izaro Ezpeleta izan zen azkarrena. Mutilen mailan aldiz, Dorletako txirrindulariak aurreko taldean ibili ziren arren ezin izan zuten lehen hiru postuengatik lehiatu.
Oiartzungo MTB lasterketan, Dorletako lau txirrindularik parte hartu zuten: Aratz Aranak, Aratz Larrañagak, Nile Agirretxek eta Peru Herrastik. Lasterketa bikainak egin ondoren, lehen hirurak beraien mailan garaipena eskuratu zuten. Aipatzekoa, Infantil-en mutil mailan Elgoibarko txirrindulariaren gizatasun maila, Aratz Larrañagak helmuga baino 400 metro lehenago matxura mekanikoa izan zuen, distantzia handia zeraman arren, azken zuzengunean Elgoibarko txirrindulariak korrika zihoan Aratz harrapatu zuen baina metako marra gainean ez zion lasterketa lehiatu Aratzi.
Amaitzeko, igande goizean Dorletako txirrindulariek Sondikan izan zuten hitzordua Euskadiko jokoetan. Bi lehiaketa izan zituzten Sondikan, errepideko lasterketa eta Ginkana. Guztira Dorletako bost txirrindularik parte hartu zuten: Izaro Ezpeletak, Ainhoa Plazak, Katixa Navarrok, Unai Oyonek eta Markel Diazek. Eguraldi euritsuaren ondorioz herri barruko zirkuitua oso labainkor gelditu zen eta eroriko ugari eman ziren. Egoera honetan aipatzeko da Markel Diazek eskuratutako bigarren postua errepideko lasterketan.