Dorletako Ama TXEko txirrindulariak Gipuzkoako erlojupekoan aritu dira asteburuan

Larunbat honetan Zumaian lehiatutako Gipuzkoako taldekako erlojupekoan aritu dira Dorletako infantilak. 2,2 km-tako zirkuitu lehorrean Dorletako hiru taldek parte hartu dute zirkuituari bost bira emanaz.

Nesken mailan, Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak, Ainhoa Plazak eta BiziPoz taldeko Ane Atorrasagasti oñatiarrak osatutako taldeak bigarren postua eskuratu zuen. Erlojupeko bikaina egin ondoren, lehen sailkatuarengandik segundo bakar batera gelditu ziren.

Mutilen infantil mailan, Dorletako bi taldek parte hartu zuten. Alde batetik, Markel Diazek, Unai Oyonek, Aratz Larrañagak eta Aimar Etxanizek osatutako taldeak; eta bestetik, Oxel Kortabarriak, Oxel Isazelaiak eta Peru Errastik osatutako taldeak.

Lehen laukoteak, erlojupeko bikain bat egin ondoren hirugarren postua eskuratu zuen, lehen sailkatuarengandik 10 segundotara.

Bigarren hirukoteak ere erlojupeko txukuna egin arren ezin izan zuen lehen postuengatik lehiatu.

Datorren asteburuan Bergaran izango dute hitzordua txirrindulariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak