Dorletako Ama TXEko txirrindulariak Andoaingo lasterketan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea 2024ko maiatzaren 2a

Txirrindulariak abiatzen.

Asteazken honetan, maiatzaren 1ean, Andoaineko Santa Krutz jaietako egitarauaren barnean lasterketa izan dute Dorletako Ama TXEko neskek. Eguraldiak lagundu ez duen arren, euripean, herri barneko kilometro bateko zirkuituan aritu dira Dorletako bost txirrindulariak.

Benjamin mailan, Maddi Agirretxek parte hartu du. Lasterketa polita egin ondoren tropel nagusiarekin batera helmugaratu da.

Alebin mailan Nile Agirretxe lehiatu da. OTXE taldeko beste txirrindulari batekin lasterketa guztian ihesi ibili ondoren, esprintean nagusitzea lortu duelarik.

Infantil mailan Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak eta Ainhoa Plazak parte hartu dute zirkuituari hamar bira emanez. Dorletako txirrindulariak ez dute lasterketa apurtzea lortu nahiz eta horretarako saiakera ugari egin. Horrela, lasterketa esprintean erabaki da eta Katixa Navarrok bigarren postuan helmugaratzea lortu du.

Zorionak txirrindulari guztiei, datorren igandean Irunen ospatuko den Gipuzkoako txapelketan izango dute hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak