Benjamin mailan Maddi Agirretxe, Martin Elorza, Ekain Garro, Manex Roa eta Aiert Zurutuza aritu ziren. Bost txirrindulariak ondo aritu ziren zirkuituari bi bira emanaz, lehen biratik tropela guztiz apurtu zen eta txirrindulariak banan banan helmugaratu ziren.
Alebin mailan Nile Agirretxek eta Aratz Aranak parte hartu zuten. Nesken kategorian, berriz ere Nilek erakustaldia eman zuen lasterketa hasieratik ihes eginez eta zirkuituari hiru bira eman ondoren bakarrik helmugaratuz. Mutilen kategorian, Aratz ere ondo aritu zen, lasterketa guztian zehar tropel buruan ibili arren amaieran ezin izan zuen lehen postuengatik lehiatu.
Azkenik, infantil mailan zortzi txirrindularik parte hartu zuten: Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak, Ainhoa Plazak, Markel Diazek, Unai Oyonek, Peru Errastik, Oxel Kortabarriak eta Aimar Etxanizek. Erorikoak tarteko nesken kategorian Izaro izan zen azkarrena eta Ainhoa helmugaratu zen bigarren postuan. Mutilen kategorian, Unai, Markel eta Aimar tropel buruan ibili ziren lasterketa guztian zehar. Amaierako esprint politean, Unai helmugaratu zen lehen postuan eta Markel bigarrenean.
Zorionak txirrindulari guztiei.