Eguraldi onak lagundurik, Colon pasealekuan kokatutako ibilbidean Dorletako bost txirrindulari aritu ziren lehian: Maddi Agirretxe, Nile Agirretxe, Ainhoa Plaza, Katixa Navarro eta Izaro Ezpeleta. Emaitza bikainekin bueltatu ziren, taldearen maila altua azalaraziz.
Benjamin mailan Maddi Agirretxe ongi aritu zen, ibilbideari bi bira eman ondoren lehen tropelarekin batera helmugaratzea lortu zuelarik.
Alebin mailan, Nile Agirretxek erakustaldia eman zuen lasterketa osoan ihes eginda ibilita. Ibilbideari sei bira eman ondoren bakarrik helmugaratzea lortu zuen.
Infantil mailan, lasterketaren zati gehienean ihes eginda ibilitako laukote bat helmugaratu zen lehenik helmugara. Laukotean, Dorletako Amak bi ordezkari sartzea lortu zuen, Katixa Navarro eta Ainhoa Plaza. Helmugan, Katixa izan zen azkarrena eta Ainhoa bigarrena. Laukotearen jarraian sartu zen beste hirukote batean, Dorletako Amak bere hirugarren ordezkaria sartzea lortu zuen.
Zorionak bost txirrindulariei erakutsitako mailagatik eta lortutako emaitzengatik.