Dorletako Ama TXEko txirrindulariek Urretxun eman diote amaiera denboraldiari

Larunbat arratsaldean Dorletako Ama TXEko txirrindulariek Urretxun eman zioten amaiera
denboraldiari.

Benjamin mailan Maddi Agirretxe, Oinatz Bailez eta Aratz Arana aritu ziren. Hiru txirrindulariak bikain aritu ziren Urretxuko kale estu eta arriskutsuetan zehar.

Alebin mailan Ainhoa Plazak, Nile Agirretxek, Markel Diazek, Itoitz Olaziregik eta Oxel Kortabarriak parte hartu zuten. Nesken kategorian Ainhoa izan zen lehen sailkatu eta Nile bigarrena. Podiuma Lokatza taldeko Ibone Diazek osatu zuen. Mutilen kategorian berriz, esprint oso estu baten ondoren Dorleta TXE taldeko Markel Diaz gailendu zen.

Azkenik, infantil mailan zazpi txirrindularik parte hartu zuten: Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak, Maialen Sanchok, Lier Torresek, Aratz Larrañagak, Beñat Plazak eta Eñaut Olaziregik. Lasterketa hastearekin bat euriari ekin zion errepidea oso irristakor utziz eta erorikoak ugarituz. Hala ere, nesken kategorian Dorletako hiru txirrindulariak izan ziren azkarrenak, Katixa helmugaratu zen lehen postuan, Izaro bigarrenean eta Maialen hirugarrenean. Mutilen kategorian erorikoak tarteko, Eñautek talde buruan heltzea lortu zuen baina azken uneko arazo mekaniko baten ondorioz ezin izan zuen esprinta lehiatu.

Denboraldiari amaiera afari batekin eman zieten txirrindulari eta gurasoek. Dorletako Ama TXEko zuzendaritzatik eskerrak eman nahi diete entrenatzaile, guraso, senide, babesle (JMA) eta denboraldian zehar laguntza eskaini dieten lagun eta erakunde guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak