Dorletako Ama TXEko txirrindulariek Azkoitian izan zuten hitzordua

Benjamin mailako txirrindulariak.

Larunbat arratsaldean Dorletako Ama TXEko txirrindulariek Azkoitian jokatutako lasterketatan parte hartu zuten. Eguraldiak lagundurik herri barruko zirkuituan lehiatu ziren eta emaitza onen boladari jarraipena eman zioten.

Benjamin mailan Maddi Agirretxe, Oinatz Bailez eta Aratz Arana aritu ziren. Hiru txirrindulariak bikain lehiatu ziren aurreko postuetan helmugaratuz.

Alebin mailan Ainhoa Plazak, Nile Agirretxek, Markel Diazek, Itoitz Olaziregik, Oxel Kortabarriak eta Peru Herrastik parte hartu zuten. Nesken kategorian Ainhoa lehen sailkatua izateaz gain sailkapen orokorreko hirugarren sailkatua ere izan zen. Nile berriz nesken kategorian bigarren sailkatu zen.

Mutilen kategorian, lasterketa guztian lasterketa buruan ibili ondoren, Markel izan zen garaile esprint luze baten ondoren.

Ainhoa Plaza, Nile Agirretxe eta Markel Diaz alebinak podiumean.

Azkenik, infantil mailan zazpi txirrindularik parte hartu zuten: Katixa Navarrok, Izaro Ezpeletak, Maialen Sanchok, Lier Torresek, Aratz Larrañagak, Eñaut Garaik eta Eñaut Olaziregik. Nesken kategorian Dorletako hiru txirrindulariak izan ziren azkarrenak, Izaro helmugaratu zen lehen postuan, Katixa bigarrenean eta Maialen hirugarrenean.

Katixa Navarro, Izaro Ezpeleta eta Maialen Sancho podiumean.

Mutilen kategorian Dorletako txirrindulariak oso ongi aritu ziren tropel buruan eta amaierako esprinta lehiatu zuten arren ezin izan zuten podiumera igo.

Zorionak Dorletako Ama TXEko txirrindulari guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak